Agenda
ABONO 5
TCHAIKOVSKY / MUSSORGSKY
Urtarrila 27 Enero
19:30
M. Glinka: Ruslan eta Liudmila. Obertura
P. I. Tchaikovsky: Biolinerako Kontzertua
F. Ibarrondo: Guernica (estreinaldiko obra / obra estreno)
M. Mussorgsky / M. Ravel: Cuadros de una exposición
Ana María Patiño, zuzendaria / directora
Bomsori, biolina / violín
Errusiari eskainitako programa hau bere Erromantizismoaren lan ospetsuenetako birekin hasiko da: Glinkaren —Errusiako nazionalismo musikalaren patriarka— Ruslan eta Liudmila laneko Obertura, eta Txaikovskiren Biolinerako Kontzertua, Bomsori —entzute handiko lehiaketen irabazlea: Sibelius, el Queen Elizabeth edo Txaikovski sariak, adibidez— biolinjole korearraren eskutik. Sormen-zurrunbiloa batean idatzia, bere eskaintzaileak, Leopold Auer birtuoso handiak, errefusatu egin zuen Txaikovskiren kontzertua, «joezina» iruditu baitzitzaion; dena den, baina laster ohorezko postu bat beteko zuen biolinerako kontzertu handien artean. Felix Ibarrondo euskal konpositorearen orkestra-sorkuntzarik berriena den Guernica estreinatu ondoren, beste klasiko errusiar handi batean murgilduko gara: Musorgskiren Erakusketa bateko koadroak izenekoan, Maurice Ravelek egin zuen orkestrazio bikainean. Ana Maria Patiño zuzendari kolonbiar gaztea estreinakoz aurkeztuko da Euskadiko Orkestraren zuzendari gisa programa zorrotz eta gogoangarri honekin.