Edozein kudeaketa akademiko
Ziurtagiri eta konpultsak
Idazkaritzan honako dokumentuak lortu daitezke: espediente akademikoak, eskola ordutegiaren ziurtagiria, tasa publikoen ziurtagiria eta matrikula ziurtagiria.
Tituluak izapidetu
Idazkaritzak 1966 Dekretua, LOGSE, LOE eta LOMCE-ri dagozkien tituluak izapidetzen ditu.
Baliozkotzeak
Urtarrilaren 21ko 16/2025 Dekretuak, Musika Ikasketa Profesionalak eta DBH edo Batxilergoa batera egiten ari diren ikasleen baliozkotzeak eta curriculum moldaketak arautzen ditu.
Baliozkotzeak ikasturtearen hasieran eskatu behar dira, irailaren 30a baino lehen.
Ikasturtearen hirugarren hiruhilabetean baliozkotzeen inguruko hitzaldi bat egiten da; ikasleei eta bere familiei bideratuta. Edozein kontsultarako jarri harremanetan ikasketa buruarekin, aurretiaz hitzordua eskatuta.
Espedienteen lekualdatzea
EAEko hiru kontserbatorioetako edozein ikasle ofizialak beste bi kontserbatorioetan onartua izateko eskubidea izango du, inolako sarrera proba egiteko beharrarik gabe, bere eskabidean agertzen diren ikasketak jarraitzeko.
Eskabidea egiten duenean aukeratutako kontserbatorioan plaza librerik ez badago, itxaron zerrendako lehenengo postura pasatuko litzateke zuzenean. Ikasturte horretan bertan sartzeko aukerarik ez balego, hurrengo ikasturtean kontserbatorioko ikasle ofizialen eta ikasketa profesionaletara sartzen diren ikasle berrien ostean lehentasuna izango luke.
Kontserbatorioak beste zentroetako matrikula lekualdatzeak hartuko ditu EAEko kontserbatorio publikoetako lekualdatzeak egiten dituenean, bai eta itxaron zerrenda propioak ere.
Bekak
Hezkuntza Sailak beken deialdiko araudia eta epeak arautzen ditu. Kudeaketak on-line egin beharko dira, urriaren inguruan bideratzen den link-aren bitartez.