Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
EUSKADIKO ORKESTRA / PROKOFIEV / SCHUMANN
-
 GURIDI WEB 1240x1748 A6

PROKOFIEV / SCHUMANN

Otsaila 2 Febrero

19:30

R. Schumann: Genoveva. Obertura [10’]
S. Prokofiev: Biolinerako 1. Kontzertua [22’]
R. Schumann: 4. Sinfonia [28’]

Philipp Von Steinaecker, zuzendaria / director
Akiko Suwanai, biolina / violín

 

Bi mundu kontrajarriren arteko lotura eta kontrastea: ongia eta gaizkia, ametsa eta ironia, iluntasuna eta argia.

Schumannen eta Prokofieven arteko kontrasteak egituratzen du programa hau, ameskeria erromantikoaren eta ironia post-erromantikoaren arteko dialektikan oinarritua. Genovevaren oberturak Schumannen opera bakarraren kontraste dramatikoak laburbiltzen ditu minutu gutxitan, keinu heroikoak eta grina ilunak txandakatuz. Bestalde, 4. Sinfoniak alemaniar konpositorearen alderdirik berritzaileena erakusten du; izan ere, hemen forma ziklikoa lortu nahi izan zuen: elkarri lotutako lau mugimendu, non hasierako motiboak obra osoan zehar eraldatuta berragertzen diren. Bien artean, Prokofieven Biolinerako 1. Kontzertuak maitagarrien ipuinen giroa eta lirismo liluragarria uztartzen ditu, sarkasmoz eta neurrigabeko erritmoz beteriko pasarteekin. Akiko Suwanai, bere belaunaldiko biolinjole japoniar nabarmenetako bat, izango da protagonista Philipp von Steinaecker zuzendariarekin batera. Azken hori Mahler Chamber Orchestraren sortzaileetako bat izan zen, eta gaur egun Mahler Akademiaren bultzatzailea da.

ABONO 6
 
Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK
Kontaktua  euskadikoorkestra.eus
FaLang translation system by Faboba