Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
EUSKADIKO ORKESTRA / BACH INSPIRAZIO
-
GURIDI WEB 1240x1748 A5 

BACH INSPIRAZIO

Urtarrila 12 Enero

19:30

J. S. Bach – P. Goodwin: Suite of Sinfonias [35’]
E. Elgar: Fantasy and Fugue [9’]
J. S. Bach – A. Webern: Fuga (Ricercata) from The Musical Offering [8’]
J. S. Bach – R. V. Williams & A. Foster: Wir glauben all' an einen Gott [4’]
J. S. Bach – G. Holst: Fugue à la gigue [3’]
H. Villa-Lobos: Bachianas Brasileiras nº2 [21’]
 
Paul Goodwin, zuzendaria / director
 

XIX. eta XX. mendeetako zazpi sortzailek jenio alemaniarraren perfekzio teknikoa berrasmatu zuten, eta bizitza berri bat eman zioten.

Paul Goodwinek, antzinako musikaren aitzindarietako batek —The English Concert eta Academy of Ancient Music bezalako taldeekin lotua—, laborategi musikal batera gonbidatzen gaitu, mendetan zehar Bachen musikak izan dituen berrasmatzeak aztertzeko. Goodwinek berak moldatutako kantata-sinfonien hautaketa baten ondoren, Elgarrek Fantasia eta fuga obrari egindako bertsioa entzungo dugu. Bertan, Bach monumentala ageri da, organorako harmonien noblezia azpimarratzen baitu orkestraren baliabideen erabilera trinkoaren bidez. Kontraste nabarmenean, Webernek Musika-ofrendako 6 ahotsetarako Fugan tinbre puntillisten azterlan bihurtu zuen, non nota bakoitza instrumentuz instrumentu igarotzen den. Ondoren, Vaughan Williamsen eta Holsten orriak etorriko dira, Bachen koralak eta fugak ikuspegi erromantiko eta pastoral batetik jorratzen dituztenak, baita Heitor Villa‑Lobosen ikuspegi mestizoa ere; haren Bachianas Brasileiras lanean, Bachen kontrapuntua Brasilgo erritmo eta doinuekin uztartu zuen.

ABONO 5
 
Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK
Kontaktua  euskadikoorkestra.eus
FaLang translation system by Faboba