Hasiera
ABONO 4
ARRIAGA / STRAUSS
Urtarrila 13 Enero
19:30
J. C. Arriaga: Los esclavos felices. Obertura
R. Strauss: 4 últimos Lieder
J. Brahms: 4. Sinfonia
Jaime Martín, zuzendaria / director
Rachel Willis-Sørensen, sopranoa / soprano
Euskadiko Orkestrak, Jaime Martín zuzendari lanetan jarrita, Juan Crisostomo de Arriaga hil zeneko bigarren mendeurrena ospatuko du haren lanik betierekoenarekin: Esklabo zoriontsuak operako Obertura —konpositore bizkaitarrak hamalau urte eskas zituela idatzi zuen—. Gazteen talentuaren erakustaldi zoragarri horren ondoren, Richard Straussen azken urteetako heldutasunera jauzi egingo dugu. Arrakastaz betetako ibilbide luzearen ostean, 84 urterekin idatzitako bere Azken lau Lieder lanak udazkeneko edertasun barea ekarriko du berekin. Le Monderen arabera, “operaren munduko ahotsik hunkigarrienetako batek”, Rachel Willis-Sørensen soprano estatubatuarrak eskainiko ditu. Programaren bigarren erdialdean, orkestrak sinfonismo unibertsalaren gailurretako bat igoko du: Johannes Brahmsen 4. Sinfonia. Bere konpasetan —Bachen eta Beethovenen legatuari buruzko gogoeta sakonaren emaitza— maisu alemaniarrak sortu zituen musika-prozesu landu eta konplexuenetako batzuk suma daitezke.