Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
EUSKADIKO ORKESTRA / BERLIOZ / RAVEL
-
 Abono01 web

ABONO 1

BERLIOZ / RAVEL

Iraila 29 Septiembre
19:30

H. Berlioz: Herminie
M. Ravel: Daphnis et Chloé

Stefan Blunier, zuzendaria / director
Miren Urbieta-Vega, sopranoa / soprano

2025ean, Maurice Ravel jaio zeneko 150. urteurrena ospatuko dugu. Ravel Euskadiko Orkestraren ibilbidean funtsezko egilea izan da eta haren musikak leku garrantzitsua beteko du Denboraldi berri honetan. Gainera, Denboraldia bere sorkuntza-lan handinahienetako batekin irekiko da: Daphnis et Chloé balletarekin. 1912an estreinatu zuten Errusiako Ballet ospetsuek, eta partitura honekin "nire ametsetako Grezia leialki birsortzea" lortu nahi izan zuen Ravelek. Obra eszeniko gisa arrakasta handirik lortu ez bazuen ere, laster jaso zuen orkestra baten erabilera birtuosoarekin lotutako aitortza. Stefan Blunier zuzendari suitzarrak, Portoko Casa da Músicako maisu titularra eta erromantizismo osteko errepertorioan aditua denak, soinudun lan fresko liluragarri honi helduko dio. Kontrapuntu gisa, Miren Urbieta-Vega sopranoa solista izango da Herminie lanean. Hector Berliozek gaztaroan idatzi zuen eta Sinfonia fantastikoaren melodia ospetsuetako batzuk aurreratzen dituen eszena lirikoa da.

 

Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK
Kontaktua  euskadikoorkestra.eus
FaLang translation system by Faboba