Agenda
Ravelen omenaldia (150. urteurrena)
Víctor Parra-k biolina ikasi zuen Kanaria Handiko Las Palmaseko Kontserbatorioan, Bartzelonako Lizeoko Goi Kontserbatorioan, Gonçal Comellasekin eta Yale Unibertsitatean (AEB), Erick Friedmanekin eta Tokyo String Quartetekin. Kataluniako Generalitatearen Mostra de Música de Cámara, Concurs Germans Claret eta Concurs de Cambra Sofi ́ a Puche lehiaketetan saritu dute. OCAZ-Grupo Enigma-ko kontzertinoa da, eta gaur egungo konpositoreen lan asko estreinatu ditu, American eta Europan zehar. Trio Gerhardekin egindako grabazioez gain (Enrique Granados, Xavier Monsalvatge eta Roberto Gerharden ganbera musikako bildumak, Discoby eta La Ma de Guidorako), Nimbus, Elkar, Harmoni ́ a Mundi edo Crystal Records zigiluetarako grabatu ditu, besteak beste, baita irrati eta telebistarako ere. Alderdi pedagogikoari dagokionez, Espainia osoan ikastaro ugari eman ditu eta Vitoria-Gasteizko Jesús Guridi Kontserbatorio Profesionaleko irakaslea da.
Iván Casado gasteiztarrak barrokotik musika garaikidera biltzen ditu obrak bere errepertorioan. Musikenen eta Berlineko Arte Unibertsitatean ikasi du gaur egungo ikasle eta musikari hoberekin, bakarlari eta ganberako musika arloetan. Cello barrokoarekin maiz egiten du lan Propitia Sydera eta Passamezzo Antico taldeekin. Bestalde, musika garaikidean Ensenble Kuraia, Xare Laborategia eta Stratos Project-ekin, besteak beste. Orkestra sinfonikoetan ere egiten du lan kolaboratzaile moduan, BOS, OSN, OSCyL eta Bilbao Sinfoniettarekin. Prestigio handia duten areto eta festibaletan jo izan du, Espainian, Frantzian, Belgikan, Holandan eta Alemanian, Zenbait grabaketa proiektuetan parte hartu du, adibidez: Tasio Miranda eta Alejandro Almarchako "Poemas y canciones", Félix Ibarrondoko "Barne Hegoak", Baigorriko "Bestofaldia" eta "Prohibido Recordar" dokumentaleko musika Xare Laborategiarekin, besteak beste.
Alfonso Gómez piano-jolea XX. eta XXI. mendeetako errepertorioko interpreterik garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Europan, Ipar Amerikan eta Asian zehar errezitaldi ugari eskaini ditu. Bakarlari gisa Europako eta Asiako orkestrekin kontzertuak eman ditu Juanjo Mena, Hans Graf, Erik Nielsen, Roy Goodman, Jurjen Hempel, Nanse Gum, Jonathan Kaell edo Ernesto-Martínez Izquierdo zuzendariekin batera. Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan 11 aldiz saritu dute, eta orain arte Europako hainbat zigilutarako grabatutako 12 CDek harrera bikaina izan dute nazioarteko prentsa espezializatuan, eta errepertorioaren ugaritasuna, aniztasuna eta konplexutasuna erakusten dute. Gure garaiko musikarekin erabat konprometituta, autore garaikideen lan ugari estreinatu ditu, horietako asko berari eskainiak. Gaur egun, irakasle katedraduna da Freiburgeko Musika Unibertsitatean, eta irakaslea Stuttgarteko Musikaren eta Arte Eszenikoen Estatuko Unibertsitatean.
Sarrerak: https://entradium.com/events/xiv-ciclo-de-camara-2025-homenaje-a-ravel-150-aniversario