Agenda
ABONO 9
SCHUBERT / STRAUSS
Maiatza 5 Mayo
19:30
F. Schubert: Canción nocturna en el bosque
F. Schubert-L. Berio: Rendering
R. Strauss: Los momentos del día. La noche / El caballero de la rosa. Suite
Chopin, Debussy, Bartok... Gaua eta haren misterioak inspirazio-iturri izan dira konpositore ugarirentzat. Egitaraua tentu handiz prestatu du Dinis Sousak, Royal Northern Sinfoniako titularrak, eta gaua jorratzen duten bi lan entzungo ditugu, Suhar Koru zoragarriak abestuak: Schuberten Gaueko abestia basoan lied korala, gizon-ahotsetarako eta lau tronparako; eta Richard Straussen Eguneko uneak kantataren laugarren mugimendua. Zehazki, Gaua da, eta egile beraren Arrosaren zalduna operako Suitearekin lotuko da. Nolanahi ere, sorpresarik handiena tartean kokatuko da. Zehatz-mehatz, Rendering izango da, Luciano Beriok gauean galduriko sinfonia bat berritzeko egin zuen sorkuntza-lan hibrido bat: Schuberten 10. Sinfonia, hain zuzen, 31 urterekin zendu zenean lantzen ari zen proiektua. Jatorrizkoak abiapuntutzat hartuta, Beriok «zirriborroen arteko hutsuneak» bete zituen, eta «beti aldatzen den eta aldakorra den ehun konektibo moduko bat osatu» zuen.