Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
EUSKADIKO ORKESTRA / SCHUMANN - SIBELIUS
-

Abono03 web

ABONO 3

SCHUMANN / SIBELIUS 

Azaroa 18 Noviembre
19:30

 

 

G. Fauré: Peleas y Melisande. Suite
R. Schumann: Concierto para violín
J. Sibelius: Sinfonía nº5

Kristiina Poska, zuzendaria / directora
Baiba Skride, biolina / violín

Kristiina Poska estoniar zuzendaria herrialde baltikoetako musikan espezializatuta dago eta, Belgikako Elizabeth erregina lehiaketa irabazi duen Baiba Skride letoniar biolinistarekin batera, Europa diagonalean zeharkatuko duen egitarau bati helduko dio, Frantzian hasi eta Finlandian buka, tartean Alemaniatik ere igarota. Bidaiaren abiapuntua Gabriel Faureren musika intzidentala izango da, Maurice Maeterlincken Pelleas et Melisande antzezlan sinbolistarako egindakoa. Izan ere, Debussy, Schoenberg edo Sibelius konpositoreen irudimena pizteko moduko lan bat da. Jarraian, Skridek Robert Schumannen azken lan handia joko du: Biolinerako Kontzertua. Erietxe batean sartu baino lau hilabete lehenago idatzi zuen, eta konpositorearen emazteak eta lagunek ezkutatu egin zuten zenbait hamarkadaz, eromenaren emaitza zelakoan. Amaitzeko, Jean Sibeliusen 5. Sinfonia entzungo dugu. 2. Sinfoniarekin batera, haren ziklo sinfonikoko ospetsuena eta dotoreena da.

Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CPM Jesús Guridi MKP
Kontaktua  euskadikoorkestra.eus

Plaza de la Constitución, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Álava)   |   945 18 70 44   |   Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 

Logotipo Gobierno Vasco