Ekintzak

Historikoa

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
ABAO charla didáctica sobre el mundo de la ópera
-

"VicABAOente Goikoetxea" guraso-elkarteak, kontserbatorioarekin eta Operaren Lagunen Bilboko Elkartearekin (ABAO) elkarlanean, operaren mundua zabaltzeko 2 jarduera antolatu ditugu.
Honako hauek dira:
1.- Operaren munduari buruzko hitzaldi didaktikoa, interesa duten ikasleei, irakasleei eta familiei irekia (urtarrilaren 30ean, "Jesús Guridi" Kontserbatorioko Areto Nagusian, 19: 30etik 20: 30era). Ez da beharrezkoa izena ematea, sarrera librea da.

2.- Bilboko Euskalduna Jauregian "la Fanciulla del West" operaren aurrestreinaldira joatea 19: 00etatik 20: 30era. Izena emateko, mezu elektroniko bat bidali behar da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, ikaslearen izena, ikasten ari den ikastaroa eta tresna, telefonoa eta harremanetarako helbide elektronikoa adierazita.

Baieztatu digute 30 plaza ditugula ikasleek eta laguntzaileek (irakasleren batek edo gurasoren batek) 2020ko otsailaren 11n aurre-estreinaldi honetara joan ahal izateko.

Jarduerak doakoak dira.

Informazio-liburuxka erantsi dugu.

INFORMAZIO-LIBURUXKA

Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco