Logo Conservatorio de Vitoria

Conservatorio de Música
"Jesús Guridi"
Musika Kontserbatorioa

logoFacebook945 28 24 00

Ikasketak

Hezkuntzako 2/2006 Lege Organiko, Maiatzaren 3koa, 250/2005 Dekretu, irailaren 20koa, (Musika Oinarrizko Ikasketen curriculuma ezartzen duena) eta 229/2007 Dekretuaren, abenduaren 11koaren (Musika Ikasketa Profesionalen curiculuma ezartzen duenaren) eraginpean, Musika ikasketak hiru ataletan dautza: Oinarrizko Ikasketak (lau kurtsoan antolatuta) Ikasketa Profesionalak (sei kurtsotan) eta Goi Mailako Ikasketak. Kurtso bakoitzeari ikasgai ezberdinak dagozkio, espezialitatearen arabera.
?Jesús Guridi? Kontserbatorioan, Oinarrizko Ikasketak eta Ikasketa Profesionalak eskaintzen dira.

8 eta 14 urte bitarteko gazteak Musika Oinarrizko Ikasketetako lehen kurtsora sar daitezke, dagokion sarbide proba gaindituz gero eta espezialitate bakoitzeko postuen eskaintzaren arabera. Sartzean ikasleak aukeratuko du espezialitate bat.

Musika Oinarrizko Ikasketetako lehen kurtsoan, ordutegi lektiboa hiru ordukoa izango da, bi orduz Musika Hizkuntza eta ordu bete espezialitateko instrumentuko klasean. Kontserbatorio honetan eskaintzen ditugun espezialitateak hauek dira: Akordeoia, Klarinetea, Klabezina, Kontrabaxua, Fagota, Flauta, Gitarra, Oboea, Perkusioia, Pianoa, Saxofoia, Tronboia, Tronpa, Tronpeta, Tuba, Biola, Biolina, Biolontxeloa.

Ikasketa Profesionalak sei kurtsotan dautza. 2009ko martxoaren 20ko AGINDUAk arautzen ditu ikasketa horietako sarbide probak. Kontserbatorio honetan, Ikasketa Profesionaletan eskaintzen ditugun espezialitateak hauek dira: Akordeoia, Kantua, Klarinetea, Klabezina, Kontrabaxua, Fagota, Flauta, Gitarra, Oboea, Organoa, Perkusioia, Pianoa, Saxofoia, Tronboia, Tronpa, Tronpeta, Tuba, Biola, Biolina, Biolontxeloa.