Logo Conservatorio de Vitoria

Conservatorio de Música
"Jesús Guridi"
Musika Kontserbatorioa

logoFacebook945 28 24 00

Kontserbatorioa

"Jesús Guridi? Kontserbatorioa Gasteizen dago, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua. Hirigintza eredutzat jotzen den 220.000 biztanleko hiri honetan baliabide anitz sortzen dira iragana eta etorkizuna uztartzen. Hiri honek oso programazio kultural bizia eta mota askotako eskaintza artistikoa dauka. Gasteizko museo sarea oso zabala da eta erakunde publikoek nahiz pribatuek antolatzen dituzte mota guztietako ekintza kulturalak. ?Jesus Guridi? Kontserbatorioak zer ikusi handia du hiriko eskaintza kulturalean.
Historia

Gasteizko Udalak Udal Musika Kontserbatorioa sortu zuen 1928an, hiriko Alde Zaharrean. 1935ean Arte Ederren Zuzendaritza Nagusiak oinarrizko irakaskuntzaren ofizialtasuna Kontserbatorioari eman zion. Dena den, azken urteotan aldaketa garrantzitsuenak gertatu dira.

1980an Musika Kontserbatorioren Partzuergoak, musika ikastetxe aitzindaria sortzeko irizpideak jarraituz zuzendaritza eman zion irizpide horiekin bat zetorren pertsonalitate bati: Carmelo A. Bernaola konpositoreari. Bere aholkularitzapean, Partzuergoak eraikin berria eraikitzeko izapideak egin zituen eta egoitza berria bukatu zuen 1984an. 1990ean Goi Mailako Irakaskuntza lortu zuen eta 1996an ?Goi Mailako Eres Ikastola? izena aldatu zuen ?Goi Mailako Musika Kontserbatorio? izenarekin.

Azken urteetan Kontserbatorioan egindako lana nabarmendu da Espainiako kontzertuetan irakasle eta ikasleen parte hartzearen bidez. Egindako lanaren onespena lortu zuen Kultura Ministerioak Arte Ederretan Merituaren Zilarrezko domina eman zionean.