osteguna 26
ENSEMBLE ESPACIO SINKRO
Encuentros

Programa

Félix Ibarrondo
Alado Grito I, II & III *

Sofía Martínez
Une tragedie industrielle *
Testuak: Pascal Fourvel

Béla Bártok
Bi pianorentzako eta perkusiorako sonata

*erabateko estreinaldia

Luis Ibiriku, biolina
Federico Madrazo, biolina
Lorena Núñez, biola
Estitxu Oraá, biolontxeloa
Javier Alonso, perkusioa
Olaia Montoya, perkusioa
Alfonso Gómez, pianoa
Sergio Gutiérrez, pianoa
Ignacio Monterrubio, elektroakustika
Koldo Sagastume, soinuztapena
Fernando Mz. de Eredita, iluminazioa
Zuriñe Alvarez, koordinazio teknikoa
Alfonso García de la Torre, arte zuzendaria

ENSEMBLE ESPACIO SINKROK proiektu berritzaileak aurkeztu ditu. Gaur egungo lan asko estreinatu ditu, eta garrantzi berezia eman dio soinua eta irudia eta espazio akustikoa eta eszenikoa uztartzeari. Taldean osagai berriak sartu dira, artearen barruko beste diziplina batzuetatik helduta; hala nola, antzerkia, dantza eta bideoa, eta horrek ikuspegi heterogeneoak ekarri dizkio. Era berean, prestakuntza espezializatua da egungo musika kreazioari aplikatutako teknologia berrien esparruan.

ENSEMBLE ESPACIO SINKRO taldearen oinarrizko helburuetako bat hauxe da: konpositore eta interpretatzaileek egindako lana kontzertu bakoitzerako bereziki sortutako proposamen batean islatuta ikustea. Gure garaiko musikak eskaintzen duen aniztasuna erakustea, joera artistiko berriekin konprometituta dauden musikari berriek sortu eta interpretatuta. Haien kontzertuetan, ikuslearekin konplizitatea eta elkarreragina bilatzen duten obretan soinu bidezko eta ikusizko elementuak konbinatzen dira.

Gaur egun, ENSEMBLE ESPACIO SINKRO taldea talde egoiliarra da Musika Elektroakustikoko SINKRO Jaialdian eta Gasteizko CARMELO BERNAOLA Nazioarteko Musika Jaialdian. Horietan, proiektuak garatzen ditu konpositoreekin batera, eta obra berriak sortu eta zabaltzeko lan egiten du, gaur egungo errepertoriora gehitzeko. Aldi berean, nazioarteko konpositore eta interpretatzaileak elkartzeko gunea ezarri du.

ENSEMBLE ESPACIO SINKRO zenbait kontzertu eta jaialdi ziklotara aurkeztu da; emankizun horiek obra instrumentalen, elektroakustikaren, inprobisazioaren, dantzaren, bideoaren eta antzerkiaren nahastea dira. 2008. urtean, nazioartean kontzertu bira egin zuten; horrela joan ziren, bada, Mexiko eta Alemaniara. Hori guztia dokumentatzeko, beren diskografia zigilu berriaren bildumako lehenengo CDa kaleratu zuten. 2009-2010 denboraldirako aurreikusi da bira berria egitea, Espainiatik, Portugaldik eta AEBetatik, bai eta partitura eta CD berriak grabatzen hastea ere.

[ + info ]