Presentación

Gasteizen CARMELO BERNAOLA NAZIOARTEKO MUSIKA JAIALDIAREN beste edizio bat egingo da; musika jaialdi horrek gure garaiko musikarekiko konpromiso handia dauka. Nazioarteko interpretatzaile ospetsuek hartuko dute parte Jesús Guridi Musika Kontserbatorioko eta ARTIUMeko (Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa) programan jasotako kontzertuetan, gaur egungo musika arloko dibertsitatea erakusten duten proposamenekin.

UMZE Chamber Ensemble-k emango dio hasiera jaialdiari. Budapesteko ganbera orkestra entzutetsua da, eta Zoltán Rácz-ek zuzentzen du. Hungariako errepertorio garaikidea zabaltzean espezializatuta dagoen taldea da; zenbait estreinaldi egingo ditu, XX. mendeko klasikoak biltzen dituen programan, konpositore gazteek oraintsu egindako obrekin.

3.1 Culturas kontzertuaren protagonista Julián Elvira da; flauta Pronomoaren berrikuntzaren interesa du oinarri, bai eta munduko hainbat eskualdetan dagoen musika tradiziora hurbiltzeko gaitasuna ere, flautarekiko hurbiltasun zehatzagatik hautatuak.

Frédérique Cambreling-ek arte arloan egin duen jarduera zabalak aukera eman dio harparako egungo errepertoriorik gehiena jotzeko. Bere eklektizismoak eta harparekin lotura duten adierazpen modu guztiekiko grinak edonolako musika adierazpenetan parte hartzea eragin dute.

Josep Lluís Galiana (saxofoiak) eta Gregorio Jiménez (live electronics) soinu kreatzaile bi dira; esperimentazioaren eta inprobisazioaren arloetan jarduera zabal eta sendoa dute. Inprobisazio libre elektroakustikoaren arloan egiten ari diren lana erakutsi digute bi artista horiek Inside-n.

Bordeleko ensemble Éclats egungo talderik berrienetakoa da. Songs izeneko musika emanaldia eskaintzen digu: ekialdea eta mendebaldea lotzen dituen proiektu berria, ikusizko eta soinu bidezko esperimentazio eta ikerketa etengabearen emaitza.

Silvia Márquez-ek (klabezina) eta Gorka Hermosak (eskusoinua) Fantangueando kontzertuaren protagonistak dira. Programa hori dantzan oinarritzen da: geroaldira itzultzen da, baina gaur egungo izateari utzi gabe. Forma barrokoa eta idazkera garaikidea, tresna berri eta zaharrak; horiek erritmo biziko programan bat egiten dute, XVIII. mendeko Madril peto-petotik tangoa bereizgarri duen Buenos Airesera arteko espazioak eta argiak giroan sartuta.

Amaierako kontzertuaren protagonista jaialdiko bertako taldea izango da: Gasteizko Ensemble Espacio Sinkro. Ordurako berariaz aukeratutako programa berria aurkeztuko dute. Kontzertuak gertakari berezia eskainiko digu: gaur egungo bi konpositore garrantzitsuren bi obraren erabateko estreinaldia, Sofía Martínez eta Félix Ibarrondorenak.

2009ko azaroa
osteguna 5, 20:15h Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa / areto nagusia
UMZE CHAMBER ENSEMBLE
Zoltan Rácz, zuzendaria [+ info]
larunbata 7, 21:30h Artium / plaza aretoa
3.1 CULTURAS
Julián Elvira: flauta Pronomoa [+ info]
osteguna 12, 20:15h. Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa / areto nagusia
FRÉDÉRIQUE CAMBRELING
harpa[+ info]
larunbata 14, 21:30h Artium / plaza aretoa
INSIDE
Josep Lluis Galiana & Gregorio Jiménez. saxofoiak + live electronics[+ info]
osteguna 19, 20:15h Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa / areto nagusia
ÉCLATS
Songs. Musika antzerkia[+ info]
larunbata 21, 21:30h Artium / plaza aretoa
FANTANGUEANDO
Silvia Márquez & Gorka Hermosa. klabezina + eskusoinua[+ info]
osteguna 26, 20:15hJesús Guridi Musika Kontserbatorioa / areto nagusia
ENSEMBLE ESPACIO SINKRO
[+ info]