larunbata 14
INSIDE
Josep Lluis Galiana & Gregorio Jiménez
saxofoiak + live electronics

Beti soinu nahasteak lortu nahian, Galiana/Jiménezek, duela urte batzuk, elektronika denbora errealean lantzen dute, beste tresna akustiko batzuekin batera. Emaitza honakoa da: neurri handi batean, ausazko musika, bakarra eta oso ausarta; bertan, inprobisazioak eta entzulearekiko elkarreraginak funtsezko zeregina dute, eta ideiak naturaltasunez eta egiazkotasunez sortzen dira. Estetikari dagokionez, Galiana/Jiménezen soinu kreazioek hainbat iturri dituzte oinarri, eta musika garaikidearen hainbat eragin hartzen dituzte: elektroakustikoa edo jazza (Oxam, Speedblues o Wet dreams); zarata doinua eta musika etnikoa (Noisy edo Tenetehára); minimalismoa eta free improvised music-a (Batecs, Díptic edo Nature).

Besteak beste, D'ArS ensemble, Mediterranean Electroacoustic Quartet, Ensemble Impromptu, Sound Toollers Electroacoustic Music i SET.UP.SO. nazioartean entzutetsuak diren soinu kreazioko beste talde batzuetako sortzaile gisa, Galiana/Jiménezek jaialdi garrantzitsuetan eta nazioarteko kontzertu aretoetan parte hartu dute, esate baterako: Fylkingen-Stockholm eta Gävle Theatre (Suedia) Synthèse de Bourges (Frantzia), Audio Art 2007 Krakowko Jaialdia (Polonia), Espainiako Musika Elektroakustikoko Elkartearen Elkargunea, Udaberri Elektroakustikoa Habanan (Kuba), Valentziako Ensems (Espainia), San Diegoko NWEAMO (AEB), Alacanteko Nazioarteko Jaialdia (Espainia) eta Kreazio Elektroakustikoaren Zikloa Corfú de Jónica Unibertsitatean (Grezia), besteak beste.

[ + info Josep Lluis Galiana ]

[ + info Gregorio Jiménez ]