larunbata 7
3.1 CULTURAS
Julian Elvira
flauta Pronomoa

Programa

3

Japón
Tamuke
Shika no tone

India
Raga valley
Snake charmer

Syria
Taqsim on Ney
Syrian Taqsim

1

Europa

Jacobo Durán-Loriga
Per a Jep

José María Sanchez-Verdú
Mitsu no oto

Carlos Galán
Doble aliento

Alberto PosPosadas
Eridsein

Julián Elviraren kontzertu honek flauta Pronomoaren berrikuntzaren interesa du oinarri, bai eta munduko hainbat eskualdetan dagoen musika tradiziora hurbiltzeko gaitasuna ere, flautarekiko hurbiltasun zehatzagatik hautatuak. Kontzertu honetan jotzen diren 3 tradizioak honakoak dira: arabiarra, Ney flautarekin; hindustania eta oriya, Bansuri flautarekin; eta tradizio japoniarra eta Shakuhachi flauta. 1ekin mintzatzeko puntua (.) adieraziz: Europako kultura eta bere konpositoreen garaikidetasuna, flautarako. Emaitza: 3.1 Culturas, musika, tradizioa eta gaurkotasuna kultura arteko bitartekotzat duen proiektua.

Julian Elvirak (Cuenca, 1973) prestakuntza klasikoa du, artearekiko eta adierazpen berritzaileekiko interesa nabarmendu dezakegu. Interes hori dela-eta, Budapesteko Corvina Unibertsitatean flautaren akustikari buruzko graduatu ondoko masterra egin zuen; master hori joera berrietara eta performancetara bideratuta dago. Interes horri esker, hainbat konpositore eta sortzailerekin lan egin du eta obra anitz estreinatu eta grabatu ditu. Gaur egun Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Musikologiaren inguruko Doktoregoa egiten du eta 1997tik aldi barean burutzen ditu arte eta sormen jarduera eta Madrilgo Banda Sinfonikoan egiten duen bakarlari jarduera. Bere lanaren berezitasunak zenbait konpositoreen arreta deitu du eta hainbat ekoizpenetan parte hartzeko eskatu diote. Musika elektroakustikara bereziki zuzendutako azterketari esker, hainbat eta hainbat konpositorerekin egin du lan. Lan hori guztia erakutsi egin da kongresu, eskola, hitzaldi eta txarlen bidez irakaskuntza-ikuspuntu batekin. Julian Elvira Pronomo flauta jotzen du, Istvan Matuzen Complex teorian oinarritutakoa; hark egindako musika-tresna paregabea da, Boehm-etik zeharkako flautaren bilakaeran eman den azken urratsa da.

[ + info ]