osteguna 5
UMZE CHAMBER ENSEMBLE
Zoltán Rácz, director
I
Sáry Bánk
Mégis
Peter Eötvös
PSY
Zsolt Serei
L'ombre sur les structures pliées - Hommage ŕ Pierre Boulez
II
György Kurtág
Hommage ŕ R. Sch. Op. 15D
György Ligeti
Síppal, dobbal, nádihegeduvel
György Ligeti
Melodien
UMZE Chamber Ensemble
Amadinda Percussion Group
Katalin Károlyii, mezzosoprán
Gergely Ittzés, flute
Judit Szabó, violoncello
Csaba Klenyán - Lajos Rozmán, clarinetes
Péter Bársony, viola
Emese Mali, piano
UMZE Chamber Ensemble 1996. urtean sortu zuten egungo arte zuzendariak, Zoltán Rácz, László Tihanyi-k, eta András Wilheim musikologoak. Lehenengo kontzertuak Budapesteko Udazkeneko Jaialdian eman zituzten. Bartok, Kodaly eta Leó Weiner-en legatuari jarraiki, 1911n Musika Berrirako Hungariako Sozietatea sortu zutenean, taldearen asmoa zen, batetik, XX. mendeko klasikoak eta, bestetik, XX. mendeko konposiziorik berrienak interpretatzea errepertorioan.
UMZEk 1997. urtean egin zuen debuta, eta, harrezkeroztik, bere jardueraren ardatza Hungariako musika da. Hasiera batean beharrezko baliabideak ez zituenez, ensembleak, noizean behin, Amadinda perkusio taldearen azpiegitura erabiltzen zuen. UMZEk Hungariako jaialdirik garrantzitsuenetan eman ditu kontzertuak: Budapesteko Udaberriko eta Udazkeneko Jaialdietan, bai eta Berlin, Karlsruhe, Avignon eta Zagreb-en ere. Wiener Festwochen-en parte hartu du, bai eta egungo musikako fororik garrantzitsuenetako batean ere: Huddersfield Contemporary Music Festivalen. UMZEk gaur egun arte musika arloan 4 CD grabatu ditu; horietako hiru, BMC izen handiko diskografia zigiluarekin.
2006. urtean, urrats garrantzitsua eman zen: Musika Berrirako Hungariako Sozietatea sortu zen, Hungariako 17 musikari garrantzitsurekin (Ligeti, Kurtág, András Szollosy, Péter Eötvös, Zoltán Jeney, Ferenc Rados, László Dobszay, Miklós Perényi); László Vidovszkyzen burua zen. Ensemblearen egungo arte zuzendaria Zolhan Rácz; zuzendari orokorra, László Goz; eta ohorezko zuzendari nagusia, Péter Eötvös.