osteguna 12
FRÉDÉRIQUE CAMBRELING
harpa

Luciano Berio (1925-2003)
Sequenza II (1962)

Isang Yun (1917)
In Balance (1987)

CPE Bach (1714-1788)
Fantaisie wotq 58

Franco Donatoni (1927-2000)
Marches

Kaija Saariaho (1952)
Fall (1991)

Ignacio Monterrubio, laguntzaile elektroakustikoa

Frédérique Cambreling harpa jotzailearen musika karrerak honakoak konbinatzen ditu: solista lana, Ensemble Intercontemporain-eko jarduerak -1993. urteaz geroztik kide da- eta Musikeneko (Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia) irakasle lana.

Bere eklektizismoak eta harparekin lotura duten adierazpen modu guztiekiko grinak edonolako musika adierazpenetan parte hartzea eragin dute, bai Frantzian, bai bertatik kanpora. Azken urteotan, solista gisa jardun du Norvegiako Ganbera Orkestran, Bruselako Monnaie Orkestran, Frantzia Irratiko Orkestra Filarmonikoan, Lyongo Operako Orkestran, Bretainiako Ganbera Orkestran, Pikardiako Ganbera Orkestran eta Lyongo Orkestra Nazionalean. Esperientzia horiek tarteko, harparen ia errepertorio osoa jo ahal izan du.

Frédérique Cambrelingek SWR Orkestrarekin elkarlanean jardun du. 2003. urtean, Chemin 1en interpretazioa nabarmendu behar da, Luciano Beriorena, Donauschingengo Jaialdian. 2006an, harpa solistarako eta André Caplet-en orkestrarako Leyenda jo zuen, Berlingo Filarmonikan eta Friburgen. Frédérique Cambrelingek hainbat musika emanalditan parte hartu du; horietako asko Carpediem taldearekin batera. 2008. urtean, De mémoire de Harpe emanaldia estreinatu zuen; Ensemble Intercontemporain-ek eta Musikenek koproduzitu zuten. Era berean, hainbat grabazio egin ditu solista lanetan (Georges Prête, Kent Nagano, Pierre Boulez, Emmanuel Krivine eta Jean-et Jacques Kantorow-en zuzendaritzapean), harparekin bakarrik eta ganbera taldeekin batera.

[ + info ]