Carmelo Bernaola Nazioarteko Musika Jaialdiaren

Logo Festival Bernaola 2008

Vitoria-Gasteiz 2008

Domenico Tagliente

Partaideak

Olivier Messiaen (1908-1992) - Organorako obra

Azaroa larunbata 29 - 20:45h.

San Pedro Eliza

Domenico Tagliente

Egitaraua

La Nativité du Seigneur
I. La Vierge et l´Enfant
II. Les Bergers
III. Desseins éternels
IV. Le Verbe
V. Les Enfants de Dieu
VI. Les Anges
VII. Jesús accepte la souffrance
VIII. Les Mages
IX. Dieu parmi nous

Domenico Taglientek, Erroman, organoa, klabezina eta konposizioa ikasi zuen G. Agostinirekin, eta musikologian graduondokoa ere egin zuen. Ondoren, Vienako Musik und Darstellende Kunst Goi Eskolan ikasi zuen Hans Haselbökckin eta Alfred Mitterhoferrekin, eta Arteetako Graduko Masterra lortu zuen. Maisu eskolak izan zituen Daniel Roth, Luigi Ferdinando Tagliavini, Martin Haselböck edo Liuwe Tamminga bezalako maisuekin. Kontzertu asko eman zituen, eta Europako organo jaialdi handietan parte hartzera gonbidatu zuten: Leipzigeko Bach Fest (Alemania), Vienako St Stephan Catedral (Austria), International Organ Festival in Avignon (Frantzia), St. Goräns Church Estokolmo (Suezia), International Organ Festival, Treviso (Italia), St. Pauli Church -Goteborg- (Suezia), Janacek Academy -Brno- (Txekiar Errepublika), International Organ Festival in Saarbrücken and Tho- ley (Alemania), International Organ Festival in Zürich and Zug (Suitza), Ab Harmo- niae Festival, Montecarlo (Monako), Bergamo (Italia), "Organi antichi", Bologna (Italia), Orgue Plus" Strasbourg (Frantzia), F.Xaverius Church -Düsseldorf- (Ale- mania), Organ Festival Kielce (Polonia). Vienako Minoriten- kircheko zuzendari artistikoa da, Bariko Internacional Organ Festivaleko zuzendaria, Italiako Nino Rota Kontserbatorioko organo eta konposizio irakaslea, Vienako Musik und Darste- llende Kunst Goi Eskolako irakasle gonbidatua eta Weimar eta Lübeckeko Musika Unibertsitateetako irakasle gonbidatua. Givannio Paisielloren teklarako berrikusitako obra argitaratu du eta hainbat artikulu musikologia eta organo aldizkarietan. Bere konpositore karrerari dagokionez, berebiziko interesa du musika elektroakustikoan eta antzerki eta zinemarako obra asko idatzi ditu.