Carmelo Bernaola Nazioarteko Musika Jaialdiaren

Logo Festival Bernaola 2008

Vitoria-Gasteiz 2008

So Percussion

Partaideak

osteguna 20 - 20:15h.

So Percussion

Eric Beach - Josh Quillen - Adam Sliwinski - Jason Treuting

Egitaraua

I

Steve Reich (1936)
Drumming (part I) (1970)

Mark Applebaum (1950)
Catfish (2003)

John Cage (1912-1992)
Third construction (1941

II

David Lang (1957)
The so-called laws of nature (2001-02)

Nolako musika da hau? So Percussionentzat, galdera inoiz ez da erraza izan. Nolanahi ere, inoiz ez dira izan egungo beste talde instrumental bat. Steve Re- ichen musikarekin eta David Lang eta Evan Ziporyn konpositoreekin bi txalotutako CDen ostean, eta orain Matmos guru elektronikoekin kolaborazioak, hogei urteko laukote honek ahots ausart eta berria aurkitu du: bere ahots propioa.

So Percussion aire freskoa emateko sortu zen eta horri Jason Treuting sortzaileak gaur egungo funky musika deitzen dio. Steve Reichen, Iannis Xenakis, John Cagen eta beste batzuen amets kontzeptualen miresleek lan etiko eta diziplinatua ezarri zuten, Yale Unibertsitateko estudioan hilabeteetan obrak asimilatuz. 2004an, lau- kote gisa Steve Reichen "Bateria jotzen" obraren bederatzigarren zatia egitera- koan, So Percussionek musikarentzako pauso txiki bat eman zuen baina pauso hori funtsezkoa izan zen perkusio talde batentzat eta arrakasta izan zuten. Ira- gana arakatuz, Reichen obra klasikoen formapean, eta oraina Lang eta Ziporynen obra berriagoekin, etorkizuna arakatzeko unea iritsi zen. Ideia horrekin, Zarata artean CD/DVD berria after-hours proiektu gisa hasi zen. Haien kolore gama hand- itzeko gogoz, glockenspielarekin, jostailuzko pianoarekin, bibrafonoak, marinba marruskatua, marinba melodikoa, tutu afinatuak eta prestatuak eta mota guzti- etako soinu esperimentazioak egin zituzten. Soinu altueraren esplorazio idiosink- rasikoen emaitzak Brooklyn eta Kyotoko kaleko eszenetako Jenise Treutingen pe- likula egonezinekin sinkronizatu ziren.

"Beti dago jo edo marruskatu beharreko zerbait" adierazi du Sliwinskik taldeko soinu fisolosia gisa. Hurbilketa bat da eta, horren ondorioz, hezkuntza programak, hitzaldiak eta masterklaseak egin dira perkusiko ikasleekin eta hainbat ikastetx- eetako konpositoreekin: Juilliard, Yale, Princeton, Stanford, Moskuko Kontserba- torioa eta beste asko. Errepertorio bakar hau New Yorkeko Lincoln Center, Carn- egie Hall, Knitting Factory eta San Frantziskoko Yerba Buenan entzun ahal izan da, batzuk aipatzeagatik.

www.sopercussion.com