Olivier Messiaen (1908-1992) - Organorako obra
Azaroa larunbata 15 - 20:30hKarmengo Eliza
Daniel Oyarzabal
Egitaraua
L'Ascension
III. Transports de joie d'une âme devant la gloire du Christ qui est la sienne
Livre du Saint Sacrement
VI. La Manne et le Pain de vie
VII. Les Resucites et la lumière de vie
VIII. Institution de l'Eucharistie
IX.Les Ténebres
X. La Résurrection du Christ
XV. La Joie de la grâce
XVI. Prière après la communion
XVII. La Présence multipliée
XVIII. Offrande et Alléluia final
Daniel Oyarzabal 1972an Gasteizen jaio zen. Karrerako amaierako ohore saria izan zen klabe eta organo espezialitateetan. Gero, organo, klabe eta instrumentu historikoen hobekuntzarako ikasketak egin zituen Vienako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Thomas Schmögnerekin eta organoan graduondokoa lortu du Jos van der Kooyrekin eta klabean diplomatura Patrick Ayrtonekin La Hayako (Holanda) Errege Kontserbatorioan. Aldi berean, espezializazio ikastaroetara joan zen Pierre Hantaïrekin, Jacques Oggekin, Michael Poschekin, Lars Ulrik Mortensenekin, Michael Radulescurekin, Hans Fagiusekin eta Oliver Latryrekin. Halaber, J. S. Bachen musikaren ikaskuntza sa- kondu zuen Amsterdameko Kontserbatorioan, Pieter van Dijkekin. 1991ean prentsaren sari berezia jaso zuen Ibizan egindako Inter- prete Gazteentzako Mostra Nazionalean; 1998an, inprobisazi- oko lehenengo saria lortu zuen Erromako Nazioarteko Musika Lehiaketan, eta 2002an, hirugarren saria Nijmegengo (Holanda) Nazioarteko XIX. Organo Lehiaketan eta bera izan zen saritutako organista espainiar bakarra lehiaketaren hogeita bat edizioetan. Nazioarteko makina bat jaialditan parte hartu du, solista eta kontinuista gisa, eta kontzertuak eman ditu Europa osoan eta Japonen. Organoko solista gisa haren parte hartzea gailentzen da Milango Due Organi in Concerto VI. Jaialdian, Kopenhageko Orgelkontzert Nazioarteko Zikloan, Vienako Organo Pleno Jaialdian eta Amsterdameko Inter- nationaal Oude Kerkeko Organo Jaialdian. Era berean, haren aurtengo proiektu nabarmenen artean J.S. Bachen Goldberg bariazioen interpretazioa Espainiako hainbat hiritan, Amsterdamen, Vienan eta Berlinen dago. 2006tik Madrilgo Ale- maniar Elizaren organista da.