Euskera | Castellano | English
Kientzy

CARMELO BERNAOLA NAZIOARTEKO IV. MUSIKA JAIALDIA -2007

Participantes

promoZICA Trío (Errumania)

Conservatorio de Música Jesús Guridi - Aula Magna
Astelehena, 29 - 20:15

"Errumaniako gaur egungo musika". Kontzertua eneafonian.

Daniel Kientzy, saxofoiak
Cornelia Petroiu, biola
Reina Portuondo, elektronikoa
Julien Rouvière, argiztapena

I

Aurel Stroe
Intranda des Euménides
saxofoiak sopranino/sopranoa (Biphonia) & elektronikoa

Doina Rotaru
Reina
saxofoi sopranoa, zinta & elektronikoa

Anatol Vieru
Pulsions en souffle continu
saxofoi altua & elektronikoa

Calin Ioachimescu
Saxtraces
saxofoi tenorra, zinta & elektronikoa

II

Costin Miereanu
L'ombre double (cinquième voyage diver)
saxofoiak, biola, zinta & elektronikoa

Fred Popovici
(b)pa(ch)ganinialtojeu
saxofoiak, biola, zinta & elektronikoa

Maia Ciobanu
Nr. 273,16 - Intersections
saxofoiak, biola, zinta & elektronikoa

Adina Dumitrescu
Penitence et Antropologie
saxofoiak, biola, zinta & elektronikoa

Daniel Kientzy Parisko saxofoi-jotzailea nazioarteko bira egiten ari da gure herrialdean. Hori dela-eta, « Carmelo Bernaola » Nazioarteko IV. Musika Jaialdiak, zikloko aparteko kontzertu gisa, artista bikain horren aurkezpena hartuko du Vitoria-Gasteizen. Artista horrek, bere saxofoiei eta sistema elektroakustikoei esker, entzule gasteiztarrei benetan gozarazi zien hirira egin zuen aurreko bisitan, 2004an. Europar Batasunean sartu izana ospatzeko, Errumaniako Kulturaren eta Kultuen Ministerioak hainbat manifestazio egitea erabaki du herrialdean, bai eta Europako zenbait hiriburutan ere. Daniel Kientzy nazioarteko artista da eta, 30 urtez, harreman estu-estua izan du Errumaniako musika-sorkuntzarekin eta, urte horietan guztietan, herrialde horretako musika mundu osora zabaldu du. Oraingoan, promoZICA proposatzen digu. Biolak, elektronikoak eta saxofoiek osatutako hirukote berezia da, eta Errumaniako gaur egungo errepertorioa eskainiko dute. Errumaniako Kientzy Fundazioak eta Parisko Nova Musicak bat egin dute proiektu honekin, eta tokiko antolatzaileek ere euren interesa eta laguntza eskaini zieten berehala.

Daniel Kientzy gaurko sormenaren interpretazioan aritzen den nazioarteko artista bat da, elektronikaren arloan bereziki. Zentzu horretan, tresnaren eta elektronikaren arteko osmosi berri bat garatzen du, bai alderdi teknikoan, bai kontzeptualean eta espresiboan. 7 saxofoien familia osoa menperatzen duen bakarra, 300 obra baino gehiago idatzi ditu (kontzertuak, operak, musika-antzerkia, multimedia obrak, etab.). Era berean, 50 grabazio diskografiko baino gehiago egin ditu. Kientzy-ri saxofoi garaikidearen "sortzaile"tzat jotzen zaio eta, besteak beste, tresna baten familiari buruz ezagutzen den teknika instrumentalari buruzko trataturik osoena idatzi du: Saxologia. www.kientzy.org Reina Portuondo, sonista, Kubako Musikarien Batasuneko partaidea da eta nazioarteko kontzertu eta jaialdiak antolatzen laguntzen du, Habanakoa eta Valadarekoa esate baterako. Frantzian musika organoakusmatikoaren interpretazioan espezializatu da eta, Kientzy-rekin batera, ENEAFONIAN hedatzeko sistema sortu du, baita mundu osoan kontzertu ugari eman ere. Egiten duen arte-jarduerak ondorengo arloak hartzen ditu: interpretazioa, Kientzy-rekin eta TELECTU inprobisazio-taldearekin batera, disko-ekoizpena, Irrati eta TV-rako emanaldiak egitea eta ikastaro eta hitzaldiak ematea. Cornelia Petroiu. Errumanian jaio zen eta oso goiz hasi zuen biola ikasten. Bukaresteko Musikako Goi Kontserbatorioan ikasi zuen, Estatu Batuetan hobetzeko ikastaroak egin zituen, bakarlari moduan ibilbide luzea egin du eta ganbera-musikaren eta musika sinfonikoaren eremuan esperientzia handia du, gainera gaur egungo musika-talde askorekin lan egin du eta Trio Alto sortu zuen; horrek guztiak ondo baino hobeto erakusten digu musika-lan bikaina egin duela. Bakarlariko errepertorio gehiena dedikatuta du. Bere arkutik ateratzen den soinu bakoitzean antzemango ditugu egile honen ezaugarri artistikoak. Biolarako gaur egun dugun errepertorioko hainbat obra estreinatu ditu.

proiektua honek finantzatu du: ERRUMANIAKO KULTURAREN ETA KULTUEN MINISTERIOA