Euskera | Castellano | English
AXYZ ENSEMBLE (Holanda)

CARMELO BERNAOLA NAZIOARTEKO IV. MUSIKA JAIALDIA -2007

Participantes

AXYZ ENSEMBLE (Holanda)

Conservatorio de Música Jesús Guridi - Aula Magna
Osteguna, 8 - 20:15

"Rhytmical Journey"

Peter Bogaert, biolina
Susanna Borsch, moko-txirula
Ned McGowan, txirula y txirula kontrabaxua
Ainhoa Miranda, klarinete eta klarinete baxua
Gijs Levelt, tronpeta
Ere Lievonen, pianoa eta klabezin
Jose García Rodríguez, perkusioa

Anoor Anathakrishna Sharma
Dakshiman

Gijs Levelt
Zagadka

Jukka Tiensuu
Veto

Ned McGowan
Tools

Louis Aguirre
Ayyáguna II

Anoor Anathakrishna Sharma
Stream from Kaveri 7

Rhytmical Journeys programak musika berrian dagoen erritmoaren beste ikuspuntu bat erakutsiko digu; ez da konplexutasunaren Europako teoriatik abiatuko, mendebaldekoa ez den ikuspuntu batetik baizik. Aipatutako ikuspuntu hau bestea bezain aberatsa da, eta interpretazioko milaka urteko ohituran oinarrituta dago. Adibidez, musika Karnatikoa, India hegoaldeko musika klasikoa baino ez da, baina esaldiak egiteko proposamen erritmoko berezia du, eta kontzeptuari dagokionez oso sinplea bada ere, gure nota-sistemaren arabera oso zaila egiten zaigu erritmo horiek idaztea. Programa honetan A.R.A.K. Sharma Master Karnatikoko bi musikagile izango ditugu, "Axyz Ensemble" izenekorako egokituak. Gehigarri moduan, Aguirre, McGowan eta Levelt-en obrak, kontzeptu Karnatikoak euren konposizio pertsonaletara moldatzearen ondorio dira.

Axyz Ensemble taldea 2002an sortu zuten Karnatic Lab-ek antolatutako kontzertuetan eta Amsterdamgo jaialdietan ohikotasunez parte hartzen zuten musikariek. Kontzertu horietan, mendebaldekoa ez den musika ezaugarritzen duten elementuak dituzten lanak interpretatzen dira: mikrotonalitatea, apainketa eta erritmo-garapen sendoa. Talde honen helburua da erakustea mendebaldekoa ez den ikuspegi batek nola alda dezakeen musika berriaren interpretazioa, bai Iannis Xenakis eta Theo Loevendie bezalako konpositore klasikoekin, bai bereziki "Axyz Ensemble"rentzat idatzi duten konpositore gazteekin, besteak beste, Louis Aguirre, Stevan Stevan Tickmayer, Jasna Velickovic, Giel Vleggaar, Jos Zwaanenburg eta Ned McGowan.

Axyz Ensemble taldeak ikertu egiten du beste musika-tradizio batzuek nolako eragina izan dezaketen mendebaldeko musikan - gure kulturan -, interpretazioa europar izeneko instrumentuen bidez egiten den testuinguru modernoan. Talde horren instrumentazioak kolore-erregistro zabala hartzen du, eta hori osatzen duten familia ezberdinen arteko oreka bilatzen du: haizea, haria eta perkusioa.

Hauek dira Axyz Ensemblek burutu dituen proiektu batzuk: "AÑÁ -liturgia de la transmutación-" izeneko perkusio eta talderako kontzertuaren estreinaldia, Danimarkan bizi den Louis Aguirre konpositore kubatarrak idatzia (2005); "Axyz Ensemble Nandi Dasaru" CDa grabatzea, Indiako bi perkusio-jotzaile ezagunen laguntzarekin: A.R.A.K. Sharma eta B.C. Manjunath (2005). Konpositorea, tronboi-jotzailea eta inprobisatzailea den Berlt Mütter austriarrarekin eginiko kolaborazioa (2006/07); "For all" kontzertu-seriea, "Spinifex Orquestra"rekin batera (2007). Proiektuen artean, hauek nabarmentzen dira: Rafael Reina konpositorearen "HesseIndia" operaren estreinaldia, Stuttgart eta Amsterdamgo emanaldiekin, eta Turkiako konpositoreekin eginiko lana, CD bat grabatzeaz gain.

http://www.axyz-ensemble.com